Berbaldiak eta poesia errezitaldiak Durangoko arte eta historia museoan

Anboto 2013ko api. 30a, 08:39

Maiatzaren 2 eta 3rako hitzorduak dakartza Pentsamenduaren Poesia ekimenaren seigarren edizioak Durangora: berbaldi bat eta poesia errezitaldi bat izango dira egun bakoitzean

Maiatzaren 2 eta 3rako hitzorduak dakartza Pentsamenduaren Poesia ekimenaren seigarren edizioak Durangora: berbaldi bat eta poesia errezitaldi bat izango dira egun bakoitzean.

 

Miguel Sanchez Ostiz idazle nafarrak zabalduko du, maiatzaren 2an, aurtengo edizioa: Cuando ya nada se espera hitzaldia eskainiko du Sanchez Ostizek. Berbaldiaren ostean, euren olerkiak errezitatuko dituzte Kepa Murua, Peru Magdalena, eta Castillo Suarezek.

 

Maiatzaren 3an, berriz, Filosofia eta poesia: errautsaren memoriak izenburuko saioa eskainiko du Felipe Juristi idazleak, eta Leire Bilbao, Luis Garde eta Ione Gorostarzu poeten sorkuntzak euren ahotik entzuteko aukera izango da, berbaldiaren ostean, Durangon.

 

Durangoko Arte eta Historia Museoan, 19:00etan, izango dira VI. Pentsamenduaren Poesia zikloaren hitzorduak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!