Unai Urien azpitxapeldun, distantzia luzeko duatloian

Anboto 2013ko api. 25a, 09:06

Mugarra triatloi taldeko Unai Urien distantzia luzeko duatloien Euskadiko azpitxapeldun (23 urtez azpiko mailan) geratu da joan den asteburuan Arrigorrian egindako lasterketan.

Mugarra triatloi taldeko Unai Urien distantzia luzeko duatloien Euskadiko azpitxapeldun (23 urtez azpiko mailan) geratu da joan den asteburuan Arrigorrian egindako lasterketan.

 

Proba 69 postuan amaitu zuen, baina 23 urtez azpiko mailan Ander Zubizarreta (AzkoitikoTT) bakarrik geratu zen haren aurretik. Gizonen maila absolutuan zazpigarren amaitu zuen Gorka Bizkarrak (MugarraTT). Emakumeetan, Abadiñoko Laubideta taldeko Maite Unzueta bosgarren sailkatu zen.

 

Aurrerantzean, Unai Urienek urriaren 5eko Bartzelonako Challenge-a du begiz jota. Ironman distantzian Espainiako txapelketa izango du jokoan bertan. Bitartean lehiatuko dituen lasterketak Bartzelonako hitzordurako prestaketa gisa hartuko ditu. Hauxe da bere egutegia: Maiatzaren 18an Bilboko triatloia; ekainaren 8an Zarauzko triatloia; uztailaren 6an Garaiko triatloia; abuztuaren 17an Ponferradako Ironman erdia eta irailaren 14an San Juan de Luz-eko Ironman erdia.

 

Azpimarragarria da Gorka Bizkarrak Arrigorriagan maila absolutuan lortu zuen zazpigarren postua. Denboraldi honetan gorriz markatuta zuen hitzordua zela adierazi du. Korrika osatu beharreko lehenengo 12 kilometroak bosgarren tokian amaitu zituen. Bizikletan (75 km) apur bat atzerago, apur bat aurrerago, aurreko tokietan mantendu zen eta seigarren tokian ekin zien korrika osatu beharreko azken 12 kilometroei. Aurreneko zazpi kilometroak lau minutuz azpitik osatu zituen. Azkenengo itzulian behera egin zuen bere errendimenduak eta Anthony Zarrak aurrea hartu zion. Azkenean zazpigarren amaitu zuen. Hala ere Bizkarra oso pozik dago Arrigorriagan lortutako emaitzagaz: "Apurka-apurka distantzia luzean gauzak lortzen ari naiz, baina oraindik findu beharreko alderdiak ere baditut".

 

Argazkiak: Unai Urien sariekin

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Argazkia: Gorka Bizkarra ahalegin betean

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!