Dantzaren egunaren harira, egun osoko egitaraua gaurko

Anboto 2013ko api. 27a, 09:03

L’Atelier dantza eskolakoek antolatu dute gaurko Dantzaren Nazioarteko Egunerako egitaraua

L’Atelier dantza eskolakoek antolatu dute gaurko Dantzaren Nazioarteko Egunerako egitaraua.

 

Dantzaren askotariko diziplinen erakustaldiak egingo dituzte gaur L’Atelier dantza eskolakoek Durangoko kaleetan: balleta, funkya, break dancea, hip-hopa, dantza garaikidea eta neoklasikoa izango dira ikusgai, besteak beste. Laugarrenez antolatu du L’Atelier eskolak Dantzaren Nazioarteko Egunagaz bat egiteko programazioa. Aurten, 300 dantzari batuko dira egun guztirako antolatu duten egitarauaren bueltan.


EGITARAUA

  • 11:30. Flashmob (txikiak) · Udaletxean.
  • 12:30. L’Atelier balleta.
  • 13:00. L’Atelier balleta.
  • 13:45. Zozketa. · Sanagustinalden.
  • 14:30. Bazkaria eta ‘Cats’ musikalaren emanaldia · Kafe Antzokia.
  • 18:30. Flashmob. · Ezkurdin.
  • 19:00. Flashmob. · Andra Marin.
  • 20:30. L’Atelier balleteko dantzarien emanaldia · Uribarriko Andra Maria basilikan.

 

Durangoko dantza eskolako 3 urtetik aurrerako dantzariek, Basauriko dantza eskolakoek, Bog

 

oroditsie abesbatzekoek eta GehiZazpi harizko laukoteak parte hartuko dute emanaldietan. Dantza kalera ateratzea da gaurko egitarauaren helburua: “Jendeak ikusi dezan eskola barruan zer lan egiten dugun”, dio eskolaren zuzendariak.

 

Goizean, hiru urtetik aurrerako umeak dantzan ikusteko aukera izango da (11:30e

 

an udaletxe parean, eta 13:00etan Sanagustinalden): Ballet klasikoko barrako ariketen erakustaldi bat egingo dute, Sanagustinaldeko errekaren barandan.

 

Bertaratu nahi duten guztientzako bazkaria egingo dute Plateruena kafe antzokian, eta Cats musikalaren lagin bat aurkeztuko dute ballet klasikoko ikasleek bazkalostean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!