Orfeoia, Abes Kimu eta Coral Zornotza ariko dira.
Mireia Izagirreren zuzendaritzagaz jardungo dute Durangoko Santa Ana elizan, gaur, Zornotzako Coral Zornoza eta Abes Kimu abesbatzek. Fernando Urainek jardungo du, bestetik, kontzertu horretan Orfeoia zuzentzen.
Gaur, 20:00etan izango da emanaldia, eta doakoa izango da sarrera. Antolatzaileek aurreratu dutenez, abesbatza bakoitza bakarrik ariko da kontzertuaren lehenengo partean, eta elkarrekin kantatuko dute hiru abesbatzek, amaieran. Bizkaiko abesbatzen federazioak urtero antolatzen dituen Udaberriko Kontzertuen barruko emanaldia da. Laurogehitik gora abesbatzek parte hartzen dute egitarau honetan, eta Bizkaiko beste horrenbeste herritan eskaini dituzte emanaldiak.