Topagunearen eskutik, film laburrak antzokian

Anboto 2013ko api. 28a, 08:40

Zortzi film labur eskainiko dituzte Plateruenean

Zortzi film labur eskainiko dituzte Plateruenean.

 

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako Laburbira ekimenean aurkezturiko film laburren emanaldia izango da maiatzaren 2an, 19:30ean, Durangoko Plateruenean.

 

Ziklo horretan aurkezturiko zortzi film eskainiko dituzte Durangoko Kafe Antzokian. Denetariko estiloetako filmak izango dira: sormenezkoak, dokumentalak, fikziozkoak zein animaziozkoak, eta Koldo Almandoz edo Telmo Esnal lako ibilbide luzeko zinegileen zein sortzaile berrien film laburrak ere izango dira bilduma horretan.

 

Euskarazko ikus-entzunezko produkzioa ezagutzera ematea, eta herrietako kultur eskaintza aberastea dira Laburbira zirkuituaren helburu nagusiak, eta hamargarren urtez antolatu du Topagunea federazioak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!