Adrian Sainz bigarren, lasterketa ia osoan ihes eginda ibilita

Anboto 2013ko api. 23a, 14:29

Gazte mailako Tabira Sarian indarhustu egin zen Adrian Sainz durangarra. Ihesaldi bitan sartu zen eta tarteko helmuga denak lehiatu zituen. Azkenean, merituzko bigarren postua lortu zuen Iñaki Goikoetxearen atzetik.

Gazte mailako Tabira Sarian indarhustu egin zen Adrian Sainz durangarra. Ihesaldi bitan sartu zen eta tarteko helmuga denak lehiatu zituen. Azkenean, merituzko bigarren postua lortu zuen Iñaki Goikoetxearen atzetik.

 

Adrian Sainz durangar gazteak (Beste Alde-Orue Eskola) lasterketa oso ona burutu zuen joan zen zapatuan, Durangon hasi eta amaitu zen Tabira Sarian. Beste lau txirrindularigaz batera lasterketako lehen ihesaldia hartu zuen. Ondoren, Abadiñon erasoa jo eta bakarrik egin zuen aurrera. Tropelak Miotarako bigarren igoeran harrapatu zuen. Miotarako hirugarren eta azken igoeran beste ihesaldi batean sartu zen, azkenean helmugara helduko zena. Faboritoetako asko ihesaldian zeudenez, tropelak ez zuen jazarpenik abiatu.

Iñaki Goikoetxeak  (Umpro Zornotza) Goiurian jatetxeak dauden inguruan ihes egitea lortu zuen. Jaitsieran Adrian Sainz asko hurreratu zitzaion, baina ez zen nahikoa izan. Azkenean, Iñaki Goikoetxeak irabazi zuen lasterketa eta Adrian Sainz eta Josu Angoitiak (Specialized-Fundacion Alberto Contador) osatu zuten podiuma. Sainzek tarteko helmugetako garaikurra ere jaso zuen.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!