David Garcia eta Gurutze Frades gailendu dira lehen herri krosean

Anboto 2013ko api. 22a, 13:00

Eguraldiak lagun, lasterketan 397 pertsonek parte hartu zuten, euretako 62k patinetan egin zuten proba

Eguraldiak lagun, lasterketan 397 pertsonek parte hartu zuten, euretako 62k patinetan egin zuten proba.

 

Durangon herri krosik ez dela orain arte egin, eta lehen edizio arrakastatsu bat antolatu du domekan Mugarra Triatloi taldeak. Hasteko patinetan jardun zuten 10.000 metroko ibilbidean, eta handik ordu erdira korrikalarien txanda izan zen. Guztira 397 pertsonek eman zuten izena, eta Durangaldeko jendearen parte hartzea nabarmentzekoa izan zen.

 

Lasterketa amaitzen lehenengoa Durango kirol klubeko David Garcia izan zen, 32 minutu eta 2 segundutan eman zituen zirkuituari eman beharreko bi bueltak. Bere atzetik, bigarren eta hirugarrenak ere durangarrak: Ekaitz Kortazar eta Julen Ozaeta. Emakumeetan lehenengoa Gurutze Frades iurretarra izan zen, 36 minutu eta 56 segundura egin zituen 10.000 metroak. Bigarrena Itziar Andueza beasaindarra izan zen, eta hirugarrena Noelia San Emeterio laredoarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!