Javier Gorosarriren koadroak Ezkurdiko erakusketa aretoan

Anboto 2013ko api. 19a, 11:30

Apirilaren 28ra arte egongo da erakusketa zabalik

Apirilaren 28ra arte egongo da erakusketa zabalik.

 

Bertan azkenengo erakusketa egin zuenetik bi urte igarota, Durangoko Ezkurdi erakusketa aretoan bere lanak erakutsiko ditu Berrizen bizi den Javier Gorosarri artista durangarrak. Apirilaren 28ra arte izango dira ikusgai Javier Gorosarri margolariaren lanak, Ezkurdiko erakusketa areto horretan.

 

Margogintza figuratiboa eta grabatua lantzen ditu Javier Gorosarrik, eta ibilbide luzea egin du gure inguruko margolari handien alboan. Durangaldeko Artisten Elkarteak antolaturiko erakusketa da ahotan darabilguna, eta apirilaren 19tik 28ra egongo da ikusgai. Astelehenetik barikura 12:00etatik 14:00etara, eta zapatu eta jaiegunetan 18:00etatik 20:00etara egoten da Durangoko Ezkurdiko udal erakusketa aretoa zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!