Sergio Saezen argazki bilduma dago Durangoko Museoan, apirilean

Anboto 2013ko api. 21a, 08:24

Apirilaren 28ra arte edukiko dute argazki erakusketa Durangoko Museoan

Apirilaren 28ra arte edukiko dute argazki erakusketa Durangoko Museoan.

 

Apirilaren 5ean zabaldu zuten Sergio Saez argazkilari bilbotarraren lanak biltzen dituen erakusketa Durangoko Arte eta Historia Museoan.

 

Hil amaierara arte, apirilaren 28ra arte, izango dira lanak ikusgai Durangon. Margo itxura daukate Sergio Saezek erakusketa horretako bildutako argazkiek: “Ez duzu jakingo argazki bat edota akuarela bat ikusi duzun, edota dena amets bat besterik izan ez den”, dio erakusketaren aurkezpen eskuorriak. Juan Cruzek idatzirikoa da eskuorri hori, eta, besteak beste, “artea zurea da, baina amestu beharra daukazu lortu ahal izateko”, dio bertan.

 

Morandi margolariaren koadroei erreferentzia egiten dieten lanak eskegi ditu Sergio Saezek Durangoko Museoko hormetan: argiarekin, objektuekin eta koloreekin jolasten dutenak. 2011. urtean egindako lanak dira erakusketako asko, tamaina txikikoak. Teknika mistoak erabilita egin zituen hbilduma horretako hainbat obra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!