Durango Judo Taldeko lau gaztek Euskadiko txapelketa jokatuko dute

Anboto 2013ko api. 18a, 08:31

Daniel Grigore, Eneko Diez, Eider Vivanco eta Maria Bazan dira Durango Judo taldeko ordezkariak.

Daniel Grigore, Eneko Diez, Eider Vivanco eta Maria Bazan dira Durango Judo taldeko ordezkariak.

 

Domekan infantil eta kadete mailako Euskadiko Judo txapelketak jokatuko dituzte Errenterian. Durango Judo taldeak lau gazte sailkatu ditu finalerako: Daniel Grigore eta Eneko Diez infantiletan, eta, Eider Vivanco eta Maria Bazan kadeteetan. Vivanco eta Bazan sasoi onean dabiltza eta dominak dituzte helburu. Gainera, maiatzean Coruñan jokatuko den Espainiako txapelketara sailkatzeko aukerak dituzte.  

 

Bestalde, joan zen asteburuan Durango Judo Taldeko 30 gaztetxok Nazioarteko 22. San Viator Torneoan parte hartu zuten Gasteizko Arriaga kiroldegian. Azpimarratzekoa da benjamin mailakoen lana 11 domina irabazi zituztelako: urrezko bost (Aimar Aiartzaguena, Josu Aiartzaguena, Aitor de la Torre, Ander Iturbe eta Deniba Konare), zilarrezko hiru (Leire Bazan, Oskar Bejarano eta Ander Garcia) eta brontzezko hiru (Igor Alfaro, Ainhoa Alonso eta Asier Azkarate).

 

Ander Iturbe eta Josu Aiartzaguena urrezko domina jantzita:

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!