Patinetan eta arineketan ibiliko dira Durangoko lehenengo Herri Krosean

Anboto 2013ko api. 16a, 11:30

Domeka honetarako antolatu du Herri Krosa Mugarra Triatloi Taldeak. 5.000 eta 10.000 metroko ibilbidea egin ahalko da, eta Durangaldean arineketan ibiltzen diren herritarrei dei berezia egin diete. Izena emateko azken eguna eguena izango da, apirilaren 18a

Domeka honetarako antolatu du Herri Krosa Mugarra Triatloi Taldeak. 5.000 eta 10.000 metroko ibilbidea egin ahalko da, eta Durangaldean arineketan ibiltzen diren herritarrei dei berezia egin diete. Izena emateko azken eguna eguena izango da, apirilaren 18a.

 

Durangon barrena 5.000 metroko zirkuitua antolatu du Mugarra Triatloi Taldeak, eta buelta bi eginda, 10.000 metroko krosa egiteko aukera egongo da. Ibilbide luzea gainera, Espainiako federazioak homologatu du, eta patinetan egiteko aukera ere egongo da: "Patinetan jarduten duten elkarte bateko kideek proposatu digute, eta Behobian-eta egiten duten moduan, gu ere animatu gara".

 

Oraingoz ia 200 lagunek eman dute izena Herri Krosean, eta 250-300 parte hartzaile izatea aurreikusi dute. Eguena da lasterketan izena emateko azken eguna; Interneten, www.kirolprobak.com atarian eman daiteke izena, eta baita eguen iluntzean, Gure Kabiya tabernan ere. Gaztetxoek ere parte hartu dezakete lasterketan: 5.000 metrokoan 12 urtetik gorakoek, eta 10.000 metrokoan 14 urtetik gorakoek.

 

Ibilbidea

Domekan lasterketarako dorsalak 09:00etatik 10:30era hartu ahalko dira, Ezkurdin, karreraren hasieran. Patinetan egingo den lasterketa -10.000 metrokoa- 10:30ean hasiko da, eta arinketan, berriz, 11:00etan irtengo dute, ibilbide laburrekoek eta luzekoek batera.

 

Behin edo birritan egin ahalko den zirkuitoa Ezkurdin hasten da. Madalenatik Landako Etorbidera joko dute, eta handik bidegorrira eta atletismoko pistara. Landako Etorbidean beherantza egin, eta Alluitz kaletik Askatasun Etorbidera joko dute, eta handik Ezkurdira buelta.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!