Durangoko Kulturalak futbol kanpuserako izen-ematea hasi du

Anboto 2013ko api. 12a, 08:11

Ekainean eta uztailean bigarren bider antolatuko du futbol kanpusa Durangoko Kulturalak. 1999 eta 2005. urte arteetan jaiotako gaztetxoak apuntatu daitezke

Ekainean eta uztailean bigarren bider antolatuko du futbol kanpusa Durangoko Kulturalak. 1999 eta 2005. urte arteetan jaiotako gaztetxoak apuntatu daitezke.

 

Futbol kanpusa txanda bitan antolatu dute: ekainaren 24tik 29ra eta uztailaren 1etik 13ra. Duangoko Arripausuetako azpiegituretan garatuko dituzte askorako ekintzak. Txanda bakoitzerako prezioa 205 euro da, baina familia bereko anaia bik edo gehiagok izena-ematen badute %10eko deskontua izango dute. Durangoko Kulturaleko webgunean dago izena-emateko modua.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!