Durangaldeko artisten lanak Ezkurdi aretoan

Anboto 2013ko api. 11a, 11:06

Hamabost artistaren koadroak bildu dituzte

Hamabost artistaren koadroak bildu dituzte.

 

Durangaldeko Artisten Elkarteak antolatu du bertako artisten erakusketa kolektiboa. Apirilaren 14ra arte Durangoko Ezkurdi aretoan izango da erakusketa hori zabalik. Elkarteko artisten aniztasunaren isla da bilduma: askotariko estiloetako koadroak daude Ezkurdiko aretoan ikusgai: inpresionistak, figuratiboak zein abstraktuagoak.

 

Durangaldeko Artisten Elkarteko 30 eta 70 urte bitarteko hamabost kideren koadroak dira erakusketarako batu dituztenak. Jose Luis Antoñana elkartearen presidenteak azaldu duenez, 45 kidek osatzen dute, egun, elkartea.

 

Gonbidapena luzatu die eskualdeko artistei elkartean izena eman dezaten: “Oso onuragarria da artistari elkarteak ematen dion babesa”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!