Euskaltel-Euskadiko sukaldariak kirol elikadurari buruz jardungo du Durangon

Anboto 2013ko api. 12a, 08:30

Sapubike taldeak kiro elikadurari buruzko hitzaldi bi antolatu ditu apirilaren 12an eta 19an

Durangoko Sapubike mendi bizikleta taldeak kirol elikadurari buruzko hitzaldi bi antolatu ditu. Apirilaren 12an eta 19an, 19:00etan, izango dira Durangoko Elkartegian.

 

Hitzaldietan kirol elikaduran adituak diren lagun bi etorriko dira azalpenak ematen: Patxi Gimeno eta Ainhoa Lizarduy. Gimeno gasteiztarra Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeko sukaldaria da gaur egun. Lizarduy, berriz, Giza Nutrizioan eta Dietetikan, eta, Elikagaien Zientzian eta Teknologian diplomatua da. Hitzaldi biak doakoak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!