Sasoiak eta abileziak urrea eman diote Romerori Europako Txapelketan

Anboto 2013ko api. 5a, 08:03

400 metroko finalean bidea ixten zion frantziar bati aurrea hartzeko abilidadea izan zuen korrikalariak

400 metroko finalean bidea ixten zion frantziar bati aurrea hartzeko abilidadea izan zuen korrikalariak.

 

Donostian jokatu den beteranoen Europako Txapelketan hainbat ordezkari izan ditu Durango Kirol Klubak, eta nakinatxo bat domina ekarri dituzte bueltan. Jose Luis Romerok zortzi domina eskuratu ditu, horietako hiru urrezkoak. Urrezko domina bat 400 metroko finalean (65 urtera arteko kategorian) irabazi zuen Romerok. Frantziar bik (Debonnaire eta Allenbach) gaitz ipini zioten garaipena, ez erritmo bizia markatu zutelako bakarrik, baita bidea birritan itzi ziotelako ere. Ondorioz, azkenengo esprintera arte, frantziar biei orpoz-orpo jarraitzea erabaki zuen. Azkenengo zuzengunean, ostera, erasoa jo eta erraz nagusitu zen. Bere jarduna oztopatu ez balute “askoz denbora hobea” egin zezakeela uste du Romerok, baina “markak beste egun batean ere egin daitezke, gaur helmugako postua zen garrantzitsua eta, alde horretatik, gauzak ezin hobeto irten zaizkit”.

 

Erreleboetako lasterketan ere urrezko domina irabazi zuen Romerok. Txapelketako bere jarduna zilarrezko beste domina batekin borobildu zuen, 200 metrotan. Durangarren urrezko hirugarren domina Ana Saizek eskuratu zuen, honek ere erreleboetan.

 

Begoña Martinezek zilarra lortu zuen pentatloian. Orain hiru aste Espainiako Txapelketa irabazia zuen modalitate horretan. Pisu jaurtiketan eta altura jauzian huts txiki batzuk egin zituen, eta horiengatik aldendu zen urretik. Azkenik, Floren Martinek (80 urteko modalitatean) hiru brontze jantzi zituen 400, 800 eta 1.500 metrotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!