Talde lanaren saria jaso du Cafes Baque taldeak

Anboto 2013ko apirilaren 4a

Taldekako erlojupekoan podiumera igo dira

Taldekako erlojupekoan podiumera igo dira.

 

Martxoaren 24an Lehendakari txapelketako laugarren proba jokatu zuten Laukizen; 35 kilometroko erlojupekoa, taldeka. Cafes Baque-Conservas Campos taldeak hirugarren amaitu eta podiumera igotzea lortu zuen Caja Rural eta Naturgas Energia taldeen atzetik.

 

Naturgas Energia taldeak segundo biko aldea bakarrik atera zion Cafes Baque-Conservas Campo taldeari. Erlojupekoan parte hartu zuen zazpikoteko bat Paul Usabel atxondarra izan zen. Lehendakari Txapelketako hurrengo proba apirilaren 13an izango dute, Amorebieta-Etxanon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!