Beat Salad Recorden eskutik, hip hop jaia, Plateruenean, gaur

Anboto 2013ko api. 6a, 08:36

Gaston Bandimic abeslari senegaldarra gonbidatu dute, esaterako, kantatzera

Gaston Bandimic abeslari senegaldarra gonbidatu dute, esaterako, kantatzera. Hip hop zaleentzako hitzordua ipini du Durangoko Beat Salad Records ekoiztetxeak gaurko. Durangoko Plateruenean izango da emanaldia, eta ekoiztetxeari loturiko hainbat lagun artista batuko ditu.

 

Ekoiztetxe horregaz diskoa grabatu du, esaterako, Gaston Bandimic abeslari eta produktore senegaldarrak, eta Platerueneko gaurko emanaldi horretara gonbidatu dute. Def Dara Studio ekoiztetxea martxan ipini zuen Gaston Bandimicek, eta bere herrialdean, Dakar hiriburuan ekin zion errimekin jolasteari. Senegaldik kanpo dihardu azkenaldian bere sorkuntza zabaltzen, eta Durangoko Beat Salad Recordsekin elkarlanean sareratu ditu azken lanak: Durangoko ekoiztetxearen webgunean, www.beatsaladrecords.com helbidean dago Rock Izar Eskolan grabaturiko lan horren aurrerapen bat entzungai.

 

Kantuan jardungo du, baita, sustraiak Senegalen dituen Omzo MFk. Urte amaieran kaleratu zuen Suñu salad diskoa aurkeztuko du Omzo MFk.

 

Itsua eta Nko Durangaldeko hip hoplarien Cayado Bros eta Clan The Warriors taldeak ere ari izango dira Platerueneko hip hoparen jaialdi horretan. Colomboyk jardungo du ekitaldiaren aurkezpen lanak egiten, eta Itsua eta Jackie Djen sesioa ere gozagai izango da “galdu ezineko jai eta gau” horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!