Udaberriko denboraldian irakurtzeko gomendioen gida argitaratu dute

Anboto 2013ko mar. 26a, 10:10

Durangoko Udal Bibliotekak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Ermuko bibliotekekin batera, udaberriko denboraldirako liburu eta ikusentzunezkoen gomendioz betetako gida argitaratu dute. Udaberrian ze berri? izenburupean adinka antolatutako titutuak batzen dira

Durangoko Udal Bibliotekak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Ermuko bibliotekekin batera, udaberriko denboraldirako liburu eta ikusentzunezkoen gomendioz betetako gida argitaratu dute. Udaberrian ze berri? izenburupean adinka antolatutako titutuak batzen dira.

 

Lehenengo atalak famila artean irakurtzeko titutuak eskeintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak. Bigarren atalak lehen hitzak irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu, eta ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Badugu atal berezi bat ere, bertan pantaila handira eraman diren komikiak batzen dira.

 

Gidako materia guztia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean dago eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazio pertsonalizatua dauka. Liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea emateko era (digitala, papelean..) erabakiko du. "Elkarlan honek, gure liburutegiek burutzen duten liburutegi arteko lankidetzaren emaitza, eta baliabideen optimizazioaren aldeko apustua erakusten du" azaldu dute liburutegiko arduradunek. Gaineratu dutenez "lankidetza honek ere eginkizunen banaketa baimentzen du eta, aldi berean esperientzi-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktiko eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen digu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!