Jose Luis Romerok urrezko domina irabazi du Europako txapelketan

Anboto 2013ko mar. 22a, 12:48

Domekara bitartean beteranoen Europako Atletismo Txapelketa jokatzen ari dira Donostian. Jose Luis Romerok (Durango Kirol Kluba) urrezko domina irabazi du 400 metrotan.

Domekara bitartean beteranoen Europako Atletismo Txapelketa jokatzen ari dira Donostian. Jose Luis Romerok (Durango Kirol Kluba) urrezko domina irabazi du 400 metrotan.


Jose Luis Romerok eguazten iluntzean jokatu zuen 400 metroko (65 urtera arteko kategorian) finala. Frantziar bik (Debonnaire eta Allenbach) gatx ipini zioten garaipena, ez erritmo bizia markatu zutelako bakarrik, baita bidea birritan itzi ziotelako ere. Ondorioz, azkenengo esprintera arte frantziar bien orpoz-orpo jarraitzea erabaki zuen Romerok. Azkenengo zuzengunean erasoa jo eta erraz nagusitu zen. Bere jarduna oztopatu ez balute “askoz denbora hobea” egin zezakeela uste du Romerok, baina “markak beste egun batean ere egin daitezke, gaur helmugako postua zen garrantzitsua eta, alde horretatik, gauzak ezinhobeto irten zaizkit”.

Romerok 1.02.34ko denbora erabili du 400 metroak osatzeko eta  munduko (56.63) zein Europako (57.29) errekorretik urruti geratu da. Errekor bi horiek Guido Mueller alemaniarrarenak dira.

Durango Kirol Klubeko Floren Martinek ere brontzezko domina irabazi du distantzia berean, baina 80 urtera arteko kategorian. Kategoria hori Herbert E. Muller alemaniarrak irabazi du.

Txapelketa honetan parte hartzen ari dira Durango Kirol Klubeko Ana Saiz (jauzi hirukoitzean eta luzera jauzian) eta Begoña Martinez (hesi-lasterketan eta pentathlon-en) ere.

 

400 METROKO FINALA (M-65 KATEGORIA)

 

1- Jose Luis Romero................................ 1.02.34

2- Daniel Debonnaire (Frantzia).............. 1.02.68

3- J.M. Allenbach (Frantzia).................... 1.04.54

 

400 METROKO FINALA (M-80 KATEGORIA)

 

1- Herbet E. Muller (Alemania)................ 1.24.78

2- Heinz Ebermann (Alemania)................ 1.26.77

3- Florentino Martin................................. 1.33.51

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!