Aste Santuko doinuak deitu du Durangoko Musika Bandak gaurko prestatu duen emanaldia. AndraMarin eskainiko dute.
Fernando Urain Oñederraren zuzendaritzapean jardungo dute musikariek, Durangoko Andra Mari elizako gaurko emanaldian. Besteak beste, “minari buruzko musikaren adibide garbia den Pablo Solozabalen Gernika”, edota Viacrucis obrak joko dituzte emanaldi horretan.
Martin Ellerby konpositore garaikidearen lana da Viacrucis. Andres Granados bandako presidenteak azaldu duenez, “gurutzebideko 14 estazioei erreferentzia egiten dioten Andra Mari elizako koadroen argazkiak proiektatuko ditugu emanaldi horretan; izan ere, partiturak ere gurutzebideko 14 estazioei egiten die erreferentzia”. Nerea Aizpurua biolontxelo jotzaile durangarraren kolaborazioaz jardungo dute Durangoko Musika Bandako kideek: biolontxeloaren doinua izango da obra horren haria. Oso errepertorio anitza prestatu du
Durangoko Bandak gaurko emanaldirako: besteak beste, musika judu sefardia, edota Andaluziako Aste Santuko prozesioetako doinuak uztartzen dituen La madrugá kanta ere eskainiko dute.