Humanitates: Historiari buruzko ikastaroak

Anboto 2013ko mar. 21a, 10:29

Gaurtik aurrera eman daiteke izena Durangoko Udalak antolatzen duen Humanitates berbaldi zikloan. Munduaren Historiari eta Artearen Historiari buruzko ikastaroak eskainiko dituzte

Gaurtik aurrera eman daiteke izena Durangoko Udalak antolatzen duen Humanitates berbaldi zikloan. Munduaren Historiari eta Artearen Historiari buruzko ikastaroak eskainiko dituzte.

 

Apirilean ekingo diete ikastaroei, eta maiatzean eta ekainean ere izango dira saioak. Ikastaroen prezio orokorra 25 eurokoa da; 15 euro ordainduko dituzte 25 urtetik beherakoek; eta 10 euro langabetuek.

 

Apirilaren 7 arte dago izena emateko aukera. Arte eta Historia Museoan izango dira saioak, eta bertan apuntatu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!