Bideografik ekoiztetxearen dokumentala, San Agustinen

Anboto 2013ko mar. 15a, 08:30
Durangoko San Agustin kulturgunean aurkeztuko du Bideografik ekoiztetxeak, gaur, 19:30ean, \'Gr99: Los colores del camino\' izeneko dokumentala

TRAILER - Gr99 Los Colores del Camino from Bideografik on Vimeo.

Durangoko San Agustin kulturgunean aurkeztuko du Bideografik ekoiztetxeak, gaur, 19:30ean, Gr99: Los colores del camino izeneko dokumentala.

 

TRAILER - Gr99 Los Colores del Camino from Bideografik on Vimeo.

 

Lanaren inguruko azalpenak emango dituzte egileek eta bultzatzaileek. Ezgaitasun intelektuala dutenen bizi kalitatea hobetzea helburu duen Talur elkartea da ekimenaren bultzatzailea. Dokumentalaren protagonistak, Sobron eta Zaragoza arteko 300 kilometro oinez egin zituzten zazpi lagun dira.

 

San Agustingo gaurko hitzorduan, lanaren zabalkunderako beharrezko finantziazioa lortzeko martxan ipini duten kanpaina ere aurkeztuko du Bideografik taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!