Nazismoa eta kristianismoa hizpide

Anboto 2013ko mar. 14a, 08:38
\'La idea y la forma: estética e ideología en el Tercer Reich\' izenburupean hitzaldia eskainiko du,  gaur, EHU-UPVko Filosofia irakasle eta arte kritikari Aitor Aurrekoetxeak. X. Artearen Ezaupidea berbaldi zikloaren barruan emango du Aurrekoetxeak hitzaldia Arte eta Historia Museoan

\'La idea y la forma: estética e ideología en el Tercer Reich\' izenburupean hitzaldia eskainiko du,  gaur, EHU-UPVko Filosofia irakasle eta arte kritikari Aitor Aurrekoetxeak. X. Artearen Ezaupidea berbaldi zikloaren barruan emango du Aurrekoetxeak hitzaldia Arte eta Historia Museoan.

 

Aurtengo berbaldi zikloa Estetika eta Arte Totalitarioa izenburupean antolatu dute. Nazismoa kristianismoarekin alderatu daitekeela uste du Aurrekoetxeak: "Hitlerren figura izango litzateke jaungoikoaren parekoa, eta paralelismo hori azalduko dut nire hitzaldian”, dio. Berbaldia 19:00etan hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!