Durangaldea eta Arratiaren artekoa, Institutuan, gaur

Anboto 2013ko mar. 12a, 10:09
Durangoko Institutuan jokatuko dute, gaur, 12:00etan, Bertsolari Gazteen BBK sariketaren lehenengo finalaurrekoa. Durangaldea eta Arratiako bertsolariek kantatuko dute

Durangoko Institutuan jokatuko dute, gaur, 12:00etan, Bertsolari Gazteen BBK sariketaren lehenengo finalaurrekoa. Durangaldea eta Arratiako bertsolariek kantatuko dute.

 

Durangaldeko taldeak irabazi zuen txapelketa iaz, eta horregatik, sailkapen saioetan kantatu beharrik barik, zuzenean, sailkatu da finalaurrerako. Arratiako taldeak, aldiz, Busturialdeari irabazita eskuratu du finalaurrerako txartela.

 

Bihar, Algortako Institutuan izango da Bertsolari Gazteen BBK sariketaren bigarren finalaurrekoa: Ipar Uribeko eta Bilboaldeko bertsolariek kantatuko dute bertan. Martxoaren 22an, Durangon gaur irabazten duen taldearen kontra jardungo du Algortako sarioaren irabazleak, Bilboko kafe antzokiko finalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!