Gurutze Frades distantzia laburreko Euskadiko txapeldun hirugarren bider

Anboto 2013ko mar. 11a, 12:11

Aurreikuspenak bete ziren Durangoko VII. Duatloian (Gorka Uribeetxeberriaren oroimenezkoa). Emakumeetan Gurutze Fradesek (MugarraTT) jantzi zuen txapela Nerea Etxeberria bigarrenari ia bost minutuko aldea aterata. Horrela, hirugarren bider geratu da duatloi laburretako Euskadiko txapeldun.

Aurreikuspenak bete ziren Durangoko VII. Duatloian (Gorka Uribeetxeberriaren oroimenezkoa). Emakumeetan Gurutze Fradesek (MugarraTT) jantzi zuen txapela  Nerea Etxeberria bigarrenari ia bost minutuko aldea aterata. Horrela, hirugarren bider geratu da duatloi laburretako duatloien Euskadiko txapeldun. Segidan lortzen duen bigarrena da. Iaz Durangon bertan jantzi zuen txapela.

Gizonetan ere Iurgi Etxeandia faboritoak irabazi zuen, baina espero zen moduan, Ariznabarreta, Agirre eta enparauek asko estutu zuten Extrem Zornotza taldeko duatleta. Oier Ariznabarreta durangarra (MugarraTT)  Etxeandiarengandik 16 segundora bakarrik helmugaratu zen, bigarren tokian. Mugarra triatloi taldeko Gorka Bizkarra eta Extrem Zornotza taldeko Arkaitz Zamakona otxandiarra zortzigarren eta hamargarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

23 urtez azpiko mailan Unai Urien (MugarraTT) bigarren sailkatu zen Iñaki Arrizabalaga irabazlearengandik ia sei minutara. Maila berean zortzigarren geratu zen Garaiko Triatloi Taldeko Eneko Sarrigoitia.

Azkenik, gizonetan, V1 mailan Jose Antonio Hurtado (Abadiñoko Laubideta triatloi taldea) eta V2 mailan Jon Koldo Urien (MugarraTT) bosgarren eta bigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.

EUSKADIKO TXAPELKETA: SAILKAPENA EMAKUMEETAN

 

  1. Gurutze Frades (MugarraTT)....................... 2.18.33
  2. Nerea Etxeberria (Euskoman)...................... 2.23.28
  3. Nerea Gambra (K0 Triatloi taldea)................ 2.24.41
  4. Maria Mendibe (independiente).................... 2.25.14
  5. Leire Etxezarreta (Trigoi)........................... 2.25.29
  6. Veronica Dominguez (K0 triatloi)................... 2.26.09
  7. Gemma Hernandez (K0 triatloi)..................... 2.30.40
  8. Milos Mallol (Urbiko)................................... 2.34.13
  9. Naiara Perez (T. Santander)........................ 2.35.05
  10. Ioana Osa (Ondarruko Koaxi)....................... 2.40.34

 

 

 

EUSKADIKO TXAPELKETA: SAILKAPENA GIZONETAN

 

  1. Iurgi Etxeandia (Extrem Zornotza)....................... 2.01.16
  2. Oier Ariznabarreta (MugarraTT).......................... 2.01.33
  3. Julen Larrucea (Urdaitri)................................... 2.01.52
  4. Ander Agirre (Antxintxika)................................. 2.02.54
  5. Etor Etxeandia (Extrem Zornotza)...................... 2.03.11
  6. Raul Fernandez (EnkarterriTT).......................... 2.03.46
  7. Gorka Bizkarra (MugarraTT).............................. 2.04.31
  8. Arkaitz Zamakona (Extrem Zornotza)................. 2.04.48
  9. Iñigo Lazkano (independientea)........................ 2.05.31
  10. Endika Garzia (Saltoki trikideak)...................... 2.05.58

 

 

EUSKADIKO TXAPELKETA: 23 URTEZ AZPIKOA

 

  1. Iñaki Arrizabalaga (Ermuko Ostots)....................... 2.10.35
  2. Unai Urien (MugarraTT)..................................... 2.16.21
  3. Pello Osoro (EibarTT)......................................... 2.17.53
  4. Unai Aristi (Deba-Itziar Extrem)........................... 2.23.13
  5. Alexander Pereira (s.C. Barakaldesa).................... 2.27.18

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!