Martxoaren 12an, 17:30ean, musika eskolako areto nagusian eskainiko dute piano ikasleek kontzertua. Zinemako kanta ezagunen bertsioak joko dituzte.
Bartolome Ertzilla musika eskolako hirugarren mailako hamalau pianistak jardungo dute datorren martitzeneko emanaldi horretan. Besteak beste, Memorias de Africa, Moon River, Leyendas de pasion edo Amelie pelikuletako kantak eskainiko dituzte.