Martxoaren 31ra arte, Durangoko Museoan daude Carmelo Ortiz de Elgearen artelanak bisitagai.
Durango-Gernika izenburuko erakusketa zabalduko dute Durangoko Arte eta Historia Museoan, gaur. Martxoaren 31ra arte, Durangoko Museoan izango da, bisitariei zabalik.
Carmelo Ortiz de Elgea (Gasteiz, 1944) artistaren lanak biltzen ditu erakusketak, eta Durango eta Gernikako bonbardaketei buruzkoak dira koadroak. Guztira, hamalau margolan dira Durangora ekarri dituenak: Gernikako bonbardaketari erreferentzia egiten diotenak sei, eta Durangok jasandako bonbardaketa ardatz hartzen dutenak beste zortzi. Durango eta Gernika euren historiaren unerik mingarrienean dakarzkigu margolari gasteiztarrak.
Madrilen ikasi zuen Ortiz de Elgeak, eta 60ko hamarkadan abangoardiako artista arabarrak batu zituen Orain taldearen sorreran parte hartu zuen.