Ismael Iglesiasen 'Paisaia trifasikoa'

Anboto 2013ko mar. 2a, 09:58

Joan zen astetik, Arkitektoen Elkargoko Bilboko egoitzan daude Iglesias durangarraren lanak

Joan zen astetik, Arkitektoen Elkargoko Bilboko egoitzan daude Iglesias durangarraren lanak.

 

Hilabetez, martxoaren 21era arte egongo da Bilbon ikusgai, Ismael Iglesias artista durangarraren Paisaia trifasikoa erakusketa. Astelehenetik barik\"\"ura, 09:00etatik 14:00etara dago erakusketa zabalik, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo ofizialeko Bizkaiko ordezkaritzan.

 

Etxepare Institutuak artisten egoitzaldietarako eskaintzen duen beka jaso ostean, hilabete bi eman zituen Iglesiasek iaz Txinan, Pekinen. Hain zuzen, han muntatu zuen Yellow Tide izeneko erakusketa. Geometria eta espresionismoa uztartuz jarduten du Ismael Iglesiasek. Berbaz azaldu barik, nahiago du bere koadroak jendearen interpreziora zabalik utzi: Bilboko erakusketa honetan utzi du bere Paisaia trifasikoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!