Hegoameriketako perkusio eta doinuak

Anboto 2013ko mar. 1a, 09:31
Hegoameriketako doinuek beteko dute, Durangoko Plateruena gaur gauean: Ovni Guaraje taldeak eta Alvaro Llerena Martinez musikari eta perkusionista kolonbiarrak joko dute, 22:00etan hasita

Hegoameriketako doinuek beteko dute, Durangoko Plateruena gaur gauean: Ovni Guaraje taldeak eta Alvaro Llerena Martinez musikari eta perkusionista kolonbiarrak joko dute, 22:00etan hasita.

 

Erritmo eta kulturak nahasten ditu Hegoameriketako Ovni Guaraje taldeak: Cumbia zutabetzat hartuta, musika "tropikal elektronikoa" sortzen dute. Dj eta abeslari banak eta perkusionista batek osatzen dute Ovni Guaraje taldea.

 

Bestetik, \'Azuzalo\' izeneko lehenengo diskoa aurkeztuko du, Alvaro Llerena Martinez musikariak. Jatorri afrikarreko erritmoak jotzen ditu: cumbia, bullerengue, puya, chalupa, eta fandangoa, esaterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!