Kulturzaleen Tick klubaren deskontuak gure aretoetan

Anboto 2013ko ots. 27a, 09:29
Durangoko hiru kulturgunetan -Zugaza zineman, Plateruena kafe antzokian eta San Agustinen- eta Zornotzako zineman erabili ahal izango dira, aurrerantzean, Tick Kulturzaleen Klubaren txartelak

Durangoko hiru kulturgunetan -Zugaza zineman, Plateruena kafe antzokian eta San Agustinen- eta Zornotzako zineman erabili ahal izango dira, aurrerantzean, Tick Kulturzaleen Klubaren txartelak.

 

Zinema areto horietan, kartelerako film guztietarako %60ko deskontua edukiko dute Tick txartela erakusten dutenek, eta Durangoko Zugaza zinemako opera, kontzertu eta ballet egitaraua 16 euroan barik, 11n izango dute.

 

Bestalde, Tick Kulturzaleen Klubak Durangoko San Agustin kulturgunearekin lotutako akordioari esker, %25eko deskontua izango dute, esaterako, biharko Sueño de una noche de verano ikuskizunerako Klubeko kideek; eta Topaklown jaialdiko ikuskizunetarako txartel bi baten prezioan lortu ahal izango dituzte, gainera.

 

Tick txartel mota bi daude: oinarrizko txartela gura izanez gero, urtean 32 euro ordaindu beha dira; eta horrez gain, hilabete biro eskaintzen berri ematen duen aldizkaria jasotzea nahi bada, 52 euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!