Hamabi jardunaldiren ostean, lehenengo garaipena lortu du Durango Ilarduyak

Anboto 2013ko ots. 19a, 09:28

Ohorezko B mailako 12. jardunaldira arte itxaron behar izan du Durango Ilarduyak denboraldiko lehenengo garaipena ospatzeko. Arripausuetan 8-3 menderatu dute BUC Bartzelona.

Ohorezko B mailako 12. jardunaldira arte itxaron behar izan du Durango Ilarduyak denboraldiko lehenengo garaipena ospatzeko. Arripausuetan 8-3 menderatu dute BUC Bartzelona.

 

Durango Ilarduya taldeko Maxi Mendezek berba bitan laburbildu du BUC Bartzelonaren kontrako partidua amaitutakoan zaleek zein jokalariek sentitu zutena: “Bazen sasoia”. Durangoko taldeak 12. jardunaldian lortu du denboraldiko lehenengo garaipena. Atzo 8-3 menderatu zuten BUC Bartzelona Arripausuetan. Garaipen oso ospatua izan zela adierazi du Mendezek eta hurrengo partiduei aurre egiteko indarberrituta aurkitzen direla. Datorren domekan Eibarren kontra jokatuko dute etxetik kanpora. Eibar bosgarren dago sailkapenean eta puntu bakarrera du hirugarren postua.

 

Domekan Ohorezko B mailan ahulen dabiltzan talde biak lehiatu ziren Arripausuetan. Jokoa, ona baino gehiago, intentsitate handikoa izan zen. Durango Ilarduya 8-0 aurreratu zen markagailuan entsegu eta zutoinen arteko jaurtiketa banari esker. Bartzelonako taldeak beste jaurtiketa batekin erantzun zuen, baina ordutik amaierara ez zen markagailua gehiago mugitu.

 

 

Argazkia: Kepa Aginako

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!