Kontratua ez luzatzearen arrazoia "boterekeria" dela dio

Anboto 2013ko ots. 14a, 10:57
Gerediaga Elkartearen \"akusazio larria\" erantzunez, bi orriko idatzia helarazi du Aiert Goenaga 2012ko Durangoko Liburu eta Disko Azokako zuzendariak. Besteak beste, Gerediaga Elkarteak bere kontratua ez luzatzearen arrazoia \"boterekeria\" dela dio Goenagak

Gerediaga Elkartearen "akusazio larria" erantzunez, bi orriko idatzia helarazi du Aiert Goenaga 2012ko Durangoko Liburu eta Disko Azokako zuzendariak. Besteak beste, Gerediaga Elkarteak bere kontratua ez luzatzearen arrazoia "boterekeria" dela dio Goenagak.

 

"Euskal kulturgintzaren kate osoaren hausnarketa estrategikoak hala eskatzen zuelako bultzatutako eredu parte hartzaile horizontalaren eta eredu bertikal zaharkituaren talka" da, Goenagaren berbetan, Gerediaga Elkartearen erabakiaren atzean dagoena: "Gerediaga Elkartearen Zuzendaritzak Azokaren kontrol osoa izatearen sentsazioa berreskuratzeko hartu du erabakia".

 

Bestetik, gogor kritikatu du Goenagak Gerediaga Elkarteak bere "zintzotasuna auzitan jarri" izana: "Beraiek dira Euskal Kulturgintzarekin zintzo jokatzen ari ez direnak".

 

Gerediaga elkarteak auzia "eraso pertsonal batekin itxi nahi" duela, baina berak horrelakorik ez duela onartuko azaldu du Goenagak: "Lanean hasi nintzenetik guztia eman du proiektuaren onerako eta zintzotasun osoarekin jokatu, beraz, kontzientzia oso lasai dut". 

 

 Aiert Goenagaren erantzuna Gerediaga elkarteak kaleratutakoari:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!