"Elkarlanean jarraituko dugu kultur eragile guztiekin"

Anboto 2013ko ots. 14a, 08:55
Durangoko Liburu eta Disko Azoka ez dela \"sekula izan, ezta izango ere, inoren proiektu pertsonala\", esaldiagaz hasten da Gerediaga elkarteak komunabideetara bidali duen oharra. Iaz zuzendari kargua hartu zuen Goenagak ez duela elkarteagaz \"zintzo jokatu\", dio Gerediagak. Aiert Goenaga zuzendariaren kontratua ez luzatzeko erabakiaren arrazoiak azaldu ditu Gerediaga Elkarteak

Durangoko Liburu eta Disko Azoka ez dela "sekula izan, ezta izango ere, inoren proiektu pertsonala", esaldiagaz hasten da Gerediaga elkarteak komunabideetara bidali duen oharra. Iaz zuzendari kargua hartu zuen Goenagak ez duela elkarteagaz "zintzo jokatu", dio Gerediagak. Aiert Goenaga zuzendariaren kontratua ez luzatzeko erabakiaren arrazoiak azaldu ditu Gerediaga Elkarteak.

 

Azoka "lan talde osoak" egiten duela azpimarratu du ohar horretan Gerediaga Elkarteak, eta azken urteetan "urratzen hasitako bideari eutsiko" diotela ere bai: "Sasoi berrietara egokituta, azokari eutsiz, eta gune guztiak indartuz".

 

Euskadi Irratiak atzo goizean zabaldu zuen Gerediagak Aiert Goenaga zuzendariaren kontratua ez zuela zioen berria, eta iluntzean etorri zen ahotan darabilgun Gerediaga Elkartearen adierazpena. Tartean, sare sozialetan jarraipen zabala izan zuen albisteak. Hain zuzen albisteak "euskal kulturgintzan eragin duen kezkaren" jakitun dela dio Gerediagak, baina "erabakia errespetuz hartzea" ere eskatu du.

 

2011ko plan estrategikoa jarraituz, "euskal kulturgintzarekin batera azoka kulturaren erakuslehiorik zabalena izan dadin" lanean jarraituko dutela adierazi du Gerediagak: "Elkarlanean jarraituko dugu kultur eragile guzti guztiekin Azoka handi hau eraikitzen". Iaz abiatu zuten eta eragile guzti horiek osatzen duten Koordinazio mahaiak jarraipena izango duela segurtatu du Gerediaga elkarteak.

 

2012ko Durangoko Liburu eta Disko Azoka bisitari kopuruari dagokionez "arrakastatsua" izan zela, baina "uste baino galera ekonomiko handiagoa" egon delako hainbat erabaki "hartu behar izan" dituela dio oharrean Gerediaga elkarteak: tartean, Aiert Goenagari zuzendari kontratua ez berritzea.

 

Gerediga Elkartearen prentsa oharra:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!