'Zinegoak' jaialdiko filmak San Agustinen

Anboto 2013ko ots. 18a, 09:00
Bilboko zine jaialdian aurkezturiko bost film emango dituzte barikuan, 20:30ean, Durangon

Bilboko zine jaialdian aurkezturiko bost film emango dituzte barikuan, 20:30ean, Durangon.

 

Domekara arte Bilbon egin duten Zinegoak jaialdira (nazioarteko gay-lesbo-trans zinema eta arte eszenikoen jaialdira) aurkezturiko lanen lagin bat ekarriko dute, otsailaren 22an, Durangoko San Agustin kulturgunera.

 

AEB, Belgika eta Espainiako pelikulak izango dira ikusgai: hiru minutuko iraupenekoa laburrena, eta ordu erdikoa luzeena. Gainera, Euskal Herrian ekoitziriko Folklorikas lesbianas film laburra ere emango dute, Durangoko San Agustinen. Bost film eskainiko dituzte, guztira: Quiet, Maskarak, Atomes, Love Wars, eta Despierta izenekoak. Aurten, hamargarren urteurrena ospatu dute Bilboko zinema jaialdian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!