Aldekoa-Otaloraren 'Zaldiak'

Anboto 2013ko ots. 12a, 11:29
\'Zaldiak\' erakusketa ipini du Goiuri Aldekoa-Otalora argazkilari durangarrak, Tabirako Gora Gora tabernan. Mihize gaineko argazkiak dira erakusketakoak, formatu txikikoak eta 2012an egindakoak gehienak. Zaldiak dira argazki guztietan protagonista. Bi hilabetez egongo da erakusketa Gora Gora tabernan

Zaldiak erakusketa ipini du Goiuri Aldekoa-Otalora argazkilari durangarrak, Tabirako Gora Gora tabernan. Mihize gaineko argazkiak dira erakusketakoak, formatu txikikoak eta 2012an egindakoak gehienak. Zaldiak dira argazki guztietan protagonista. Bi hilabetez egongo da erakusketa Gora Gora tabernan.



Mendian topatu eta argazkietan harrapatu ditu Aldekoa-Otalorak zaldiok: "Estetikoki oso animalia polita iruditzen zait", azaldu du egileak. Argazkietan "ikutu mistiko, oniriko, magiko, ipuinetako modukoa" jaso gura izan du Aldekoa-Otalerok.



Gora Gora tabernan ikusgai ipini dituenez gainera, bestelako argazkigintzako lanak egiten ditu Aldekoa-Otalorak: erretratuak egiten ditu, eta baita bestelako enkarguak ere: www.keixakloran.blogspot eta www.flickr.com/photos/aldekoa-otalora helbidean daude ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!