'Gazta zati bat' dokumentaleko doinuak zuzenean Plateruenean

Anboto 2013ko ots. 10a, 08:34
Gaur, 20:00etan izango da musika, pintura eta proiekzioen ikuskizuna

Gaur, 20:00etan izango da musika, pintura eta proiekzioen ikuskizuna.

\"\"

Jon Maiak zuzenduriko Gazta zati bat dokumentalerako sorturiko musika zuzenean eskainiko dute, gaur, Durangoko Plateruenean. Xabi Solano eta Zigor DZk sortutako kantak oholtzaratzeko proiektua abiatu berri dute, eta musika, irudiak era zuzeneko sorkuntza uztartzen ditu. Lau musikari eta margolari bat bildu dira ikuskizun horretarako: Esne Beltza taldeko Solano eta Zigor DZgaz batera, Keu Agirretxea eta Aitor Zabaleta musikariek eta Udane Juaristi margolariak parte hartzen dute Gazta zati baten oinarrituriko ikuskizun berrian.

 

Zuzeneko musika emanaldiak irauten duen bitartean, horma irudia osatuko du Udane Juaristi artistak. Argiek, koloreek eta irudi proiekzioek osatzen dute koadroa.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!