Tabirako udako eskolarako entrenatzaile bila

Anboto 2013ko ots. 9a, 08:21
Ekainean antolatuko duen udako eskolari begira, entrenatzaile eta monitore bila dabil Tabirako saskibaloi kluba

Ekainean antolatuko duen udako eskolari begira, entrenatzaile eta monitore bila dabil Tabirako saskibaloi kluba

 

Entrenatzaileen zein monitoreen kasuan, hainbat baldintza hartuko dituzte kontuan: Tabirakoko bazkidea izatea, euskara ondo menderatzea, entrenatzaileen lehen mailako titulazioa izatea, aurtengo denboraldian klubeko jokalari edo entrenatzailea izatea, eta aurreko udako eskoletan ere parte hartu izana, besteak beste.

 

Interesatuek honako helbide honetara idatzi dezakete otsailaren 15a baino lehen: tabirako@gmail.com.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!