Musika talde gazteak 'Lokaletik At', Platerueneko oholtzara

Anboto 2013ko ots. 12a, 08:12
Otsailaren 15ean joko du Elorrioko Pixontxis taldeak, Platerueneko Lokaletik At ekimenaren barruan. Punk rock doinuak eskainiko dituzte gazte elorriarrek, Platerueneko talde gazteentzako hitzordu horretan

 

 

 

Otsailaren 15ean joko du Elorrioko Pixontxis taldeak, Platerueneko Lokaletik At ekimenaren barruan. Punk rock doinuak eskainiko dituzte gazte elorriarrek, Platerueneko talde gazteentzako hitzordu horretan.

 

Elorriokoekin batera, Bizkaiko beste talde bik ere jardungo dute barikuko Lokaletik At emanaldian: Mutrikutik Kraussk, eta Ondarroatik Drongenerds ere etorriko dira Plateruenera.

 

Bertako talde hasiberri eta gazteei zuzenean aritzeko aukera eskaintzeko helburuagaz antolatzen dute Lokaletik At Plateruenean, eta hainbat edizio bete dituzte, dagoeneko. Durangaldeko talde berrientzako aukera da, batetik, Lokaletik At, eta inguruko beste herrietako taldeentzako ere zabalik dauzkate ateak.

 

Platerueneko oholtzatik zuzenean jarduteko aukera aprobetxatu gura duten musika talde gazteek Durangoko Kafe Antzokira idatzita egin dezakete eskaria: kultura@plateruena.net helbidean izena eman dezakete, eta parte hartu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!