Euskadi eta Katalunia aurrez aurre Durangon

Anboto 2013ko ots. 9a, 08:30
Katalunia Valentzia 83-0 xehatzetik dator

Katalunia Valentzia 83-0 xehatzetik dator.

 \"\"

Autonomien arteko errugbi txapelketari dagokion bigarren jardunaldian, Euskadik Kataluniaren kontra jokatuko du domekan. Kadeteen arteko partidua hasiko da 12:00etan, eta 13:30ean, gazte mailakoa.

 

Euskadik asteburuko horixe izango du txapelketako estreinako partidua. Kataluniak dagoeneko jokatu du bat: gazteetan, 83-0 xehatu zuten Valentzia. Kadeteek ere garaipen erosoa lortu zuten, hain zuzen, 33-7. Euskadik Valentziaren kontra jokatuko du bigarren jardunaldia, otsailaren 24an; Madril eta Gaztela Leon ere badabiltza txapelketa honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!