Durangoko duatloian izen-emateko epea hasi da

Anboto 2013ko ots. 7a, 08:30

Martxoaren 9an Durangoko VII. Duatloi Laburra antolatuko du Mugarra taldeak. Izena emateko epea martxoaren 7ra artekoa da, www.triatloi.org webgunean. Federatuentzako 22 euro izango da. 500 parte-hartzailera mugatu dute kopurua

Martxoaren 9an Durangoko VII. Duatloi Laburra antolatuko du Mugarra taldeak. Izena emateko epea martxoaren 7ra artekoa da, www.triatloi.org webgunean. Federatuentzako 22 euro izango da. 500 parte-hartzailera mugatu dute kopurua.

 

Ezkurdi plazan hasiko dute duatloia, eta bost kilometroko ibilbideari itzuli bi emango dizkiote. Ondoren, bizikleta hartu eta Atxondo, Elorrio eta Kanpazarretik bueltan 40 kilometro egingo dituzte, berriro Durangora etorri eta zirkuituari azkenengo itzuli bat korrika eman aurretik.

 

Duatloiaren irabazleak 300 euro jasoko ditu emakumeetan zein gizonetan; bigarrenak 150 euro eta hirugarrenak 100 euro jasoko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!