Topaklown topaketa, martxoan, Durangon

Anboto 2013ko ots. 9a, 08:56
San Agustin kulturguneak eta Ganso & Cia taldeak antolatu dute Durangoko Klown topaketa

\"\"San Agustin kulturguneak eta Ganso & Cia taldeak antolatu dute Durangoko Klown topaketa.

 

Martxoaren amaierarako, bost egunerako egitaraua lotu dute Durangoko San Agustin kulturguneak eta Ganso & Cia bertako antzerki konpainiak. Clown diziplinaren zale eta profesionalen zein publikoaren topagune izateko jaio da Topaklown. Horretarako, besteak beste, ikastaroak eta antzerki emanaldiak antolatu dituzte. Euskal Herriko, Irlandako zein Espainiako taldeen lanak izango dira ikusgai: bederatzi ikuskizun. Bestetik, antzerkiko kode horretan sakondu edo clown-a ezagutu gura dutenentzako ikastaroak ere eskainiko ditu jaialdiak: Anton Valen murtziarrak El clown en la pista saioa eskainiko du; El clown a escena tailerra gidatuko du Luisa Gaillard frantziarrak; eta Euskal Herriko antzerkiko profesional bik ere jardungo dute ikastaroetan irakasle bezala: Clown y cuerpo habitado oinarrizko ikastaroa eskainiko du Virginia Imazek, eta Tragedia griega y clown Pablo Ibarluzeak.

 

Emozioak eta umore ona eskaniko ditu Topaklownek: "Elkartu eta garai nahasioi buelta emateko aitzakia da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!