Eguraldi zakarrari giro alaia ipini zioten surfzaleek

Anboto 2013ko ots. 5a, 10:00
Euria, haizea, txingorra... baldintza klimatikoei aurre egin eta surfzale asko batu zire Lagako hondartzan lehenengo, eta Plateruenean ondoren, Durangoko III. Surf Jaialdian parte hartzeko.

Euria, haizea, txingorra... baldintza klimatikoei aurre egin eta surfzale asko batu zire Lagako hondartzan lehenengo, eta Plateruenean ondoren, Durangoko III. Surf Jaialdian parte hartzeko.

 

Zapatu goizean Lagako hondartzan mozorratuta batu ziren surfzale atrebituak. “Itsaso oso zakarra eta ipar haize handia”, egin zuela gogoratu du Joseba Attard antolatzaileetako batek, baina hala ere Durangaldeko surfzaleekin batera Zarautzekoak eta Bilbokoak ere hurreratu ziren.

 

Arratsaldean Durangoko Plateruena kafe antzokira tokialdatu zen ekimena. 30 lagun batu ziren bazkaritara. Ondoren, surfari lotutako hainbat dokumental eskaini zituzten. Tartean, Luis Tejerinak eta Unai Azkunek poesia errezitaldia eskaini zuten: “Oso polita izan zen eta jendea gustura egon zen errezitaldia entzuten”.

 

Antolatzaileek ekimenaren balorazio positiboa egin dute: “Zabaldu gura genuen mezua da surfalariak ez direla kostaldean bakarrik aurkitzen, barrualdean ere bai. Nahiz eta itsasoa gertu ez eduki, surfa eta surfarekin lotutako gauzak gustatzen zaizkigu”, azaldu du Attard-ek.

 

ARGAZKIAK IKUSTEKO

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!