Aro bat amaitutzat eman aurretiko Gau Elektronikoa

Anboto 2013ko ots. 5a, 08:30
Otsailaren 8an izango da Gau Elektronikoaren 4. urteurrena, Plateruenean

Otsailaren 8an izango da Gau Elektronikoaren 4. urteurrena, Plateruenean.

 

Iker Undersound eta Ruben Costas Durangaldeko dj-ek Gau Elektronikoaren laugarren urteurrena. Lau urtez Platerueneko hitzordu hau antolatzen ibili eta gero, "gure musika sortzeko denbora gehiago hartu gura dugu, eta bestelako proiektu artistikoak burutu: ikasi, atzerrira irten...". Denbora hartu gura dute, eta oraingoz, Gau Elektronikoaren azkenengo emanaldia izango dute datorren barikukoa: "Jaien produktore lana apur bat alboratu eta bestelako gauzetan pentsatzeko beharra daukagu, eta udara arte gutxienez, denbora hartuko dugu", diote.

 

Otsailaren 8ko saiorako, Bilboko Sonora aretoan jarduten duen Voz eta Txitxarroko Ibailo dj-ak gonbidatu dituzte: "Oso artista onak dira, bertakoak, eta gainera, lagunak", diote.

 

Durangaldeko dj biek ere ipiniko dute, datorren barikuan, Platerueneko Gau Elektronikoan musika: azken urtean lantzen diharduten "musika ez hain bizkorra, lasaiagoa", ipiniko dutela aurreratu dute Iker Undersoundek eta Ruben Costasek.

 

Batez beste, 600 lagunera artean batu dituzte Gau Elektronikoetan. Urtean zortzi emanaldi egin dituzte, eta elektronikako artista ezagunak ekarri dituzte Plateruenera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!