Eski zeharkaldia antolatu du Alpino Tabirak

Anboto 2013ko urt. 31a, 08:25
Durangoko Alpino Tabira Mendizale Taldeak 29. eski zeharkaldia antolatu du otsailaren 24rako. Huescako Panticosako Balneariora abiatuko dira maila altuetako elurra aprobetxatzeko asmoz

Durangoko Alpino Tabira Mendizale Taldeak 29. eski zeharkaldia antolatu du otsailaren 24rako. Huescako Panticosako Balneariora abiatuko dira maila altuetako elurra aprobetxatzeko asmoz.

 

Azken urteetan ez dute zorte askorik izan Alpino taldeko eskiatzaileek, izan ere neguak ez ziren elur askokoak izan eta eguraldia ere ez zen egokiena. Horregatik aurten Pirineoetara joatea erabaki dute, elur gehiago egongo delakoan.

 

Otsailaren 19ra arte egongo da zabalik izena emateko epea eta gehienez 70 pertsonako taldea osatuko da. Inskripzioa egiterako orduan beharrezkoa da 2013ko federatu txartela erakustea. 50 euro ordaindu beharko dituzte eta otorduak, ostatua eta kamiseta bat jasoko dituzte ordainetan.

 

Parte hartzaileak, zeharkaldiaren bezperan, otsailaren 23an elkartuko dira Pantikosako Balnearioko “Casa de Piedra” ostatuan.

 

Partaideek zeharkaldietarako eskiak, itsastxakur azalak, kutxilak, pioletak eta kranpoiak eraman beharko dituzte. ARVA eramatea ere gomendatzen da. Antolatzaileek ibilbidean zehar hainbat laguntza talde izango dituzte baina ez da partaideen kalteez arduratuko, norberaren aseguruak kubritu beharko ditu kalteak.

 

Informazio gehiago jasotzeko Alpino Tabira Mendizale Taldeko 946203153 telefono zenbakira deitzeko aukera dago, astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!