Gorritxategi podiumetik pauso batera Lasarteko krosean

Anboto 2013ko urt. 29a, 11:30
Igandean Lasarteko krosa ospatu zen Zubietako Hipodromoan. Durango Kirol Klubeko lau korrikalarik hartu zuten parte eta 17 urte azpiko neskak ibili ziren ondoen.

Igandean Lasarteko krosa ospatu zen Zubietako Hipodromoan. Durango Kirol Klubeko lau korrikalarik hartu zuten parte eta 17 urte azpiko neskak ibili ziren ondoen.

 

Durango Kirol Klubeko Izaro Telleria markinarrak eta Eider Gorritxategi durangarrak 17 urte azpikoen lasterketan hartu zuten parte. Hamabost urteko gazteek lan ona egin zuten, Eider Gorritxategi durangarra laugarren postuan sailkatu zen, lasterketa osoan zehar seigarren joan ondoren. Izaro Telleria markinarrak ere lan ona egin zuen, Bidezabal taldeko Santamaria eta Claudia Anduagarekin hirukotea osatuz lasterketa buruan aritu zen ibilbide erdia gainditu arte. Helmugara heltzean Santamariarekin 13 segunduko aldea izan zuen eta Anduagarekin 18koa.

 

Nagusien lasterketan hartu zuten parte Durango Kirol Klubeko beste bi korrikalariek. David Garcia durangarra hamaikagarren sailkatu zen eta Jon Sainzek 41. postua eskuratu zuen. Hurrengo zita, Euskadiko Kros Txapelketa izango da eta bertan taldea sailkatzea dute helburu.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!