Tabirako Baqueren lan ona saririk gabe geratu da

Anboto 2013ko urt. 28a, 09:50
Mailako oilar biren arteko partiduan, Tabirako Baque esku hutsik bueltatu zen Lizuanen kantxatik, partidua irabazteko merituak egin arren.

Mailako oilar biren arteko partiduan, Tabirako Baque esku hutsik bueltatu zen Lizuanen kantxatik, partidua irabazteko merituak egin arren.

 

Bete-beteko partidua jokatu zuten zapatuan Lizuan.com eta gizonen Tabirako Baque taldeek. Alternatiba asko izan ziren 40 minutuetan zehar, talde bataren zein bestearen alde. Partiduko azken jokaldietan egindako hutsen ondorioz galdu zuen partidua (66-60) Durangoko taldeak, baina onenen mailan dagoela erakutsi zuen. Tomas de Castro entrenatzailearen esanetan, “galduagatik, taldeak eskaini duen itxura bikaina izan da eta denboraldi hasierako taldearen bertsiorik onena gogorarazi du uneoro”. De Castrok Xabi Peña eta ‘Pepelu’ piboten lana azpimarratu gura izan du: “Fisikoki mailako gainerako ia pibot denen azpitik dauden arren, ahalegin osoaren eta gorputz eta arima lan egitearen adibide dira”. Gorka Olaso joko antolatzailearen lan ere goraipatu du.

 

Galduagatik, Tabirako Baquek sailkapenean laugarren darrai, Lizuan.com eta Atletico San Sebastian bigarren eta hirugarren sailkatuengandik garaipen bakarrera.

 

Datorren zapatuan sailkapenean hamargarren dagoen Araberri taldea hartuko dute etxean.

 

 

Emakumeak bolada onean

Emakumeen Tabirako Baque talde nagusia denboraldiko unerik gozoenean dago. Ligako lehen zati irregularraren ostean, lau garaipen daramatza bata bestearen atzetik eta bosgarren posturaino igo da. Asteburuan 59-37 menderatu dute Deusto Loiolo Indautxu Unibertsitatea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!