Gartxot, ordenagailu eta iPad euskarrietan ere bai

Anboto 2013ko urt. 24a, 12:02
Joan zen barikuan aurkeztu zuen Somugak \'Gartxot\' liburu interaktiboa

Joan zen barikuan aurkeztu zuen Somugak \'Gartxot\' liburu interaktiboa.

 

Asisko Urmeneta marrazkilariak eta Edorta Barruetabeña gidoilari abadiñarrak 2011n argitaratu zuten Gartxot, konkista aitzineko konkista liburuan oinarrituta dago Gartxot liburu interaktiboa. Somuga ekoiztetxeak eta Elkar argitaletxeak joan zen barikuan aurkeztu zuten liburu interaktibo hori, eta egileen berbetan, paperezko edizioan espazio faltagatik kanpoan geratu zen materiala biltzen du: paperezko liburuan baino argazki gehiago eskaini dituzte bertsio interaktiboan, eta bideoak, grafikoak, mapak zein 3Dko animazioagaz egindako dekoratuak, besteak beste.

 

Apple Store denda birtualean eskuratu daiteke iPaderako Gartxot, eta Mac eta PC ordenagailuetarako ere jaitsi daiteke, iTunes-en.

 

Gartxoten istorioagaz, gure herriaren historia kontatuko zuen film labur bat egin zuten 2008an, eta film luzea etorri zen ondoren. Barruetabeñak kontatu zigunez, filma egiteko dokumentazio lan handia jendeari helarazteko kaleratu zuten 2011n Gartxot, konkista aitzineko konkista liburua. Liburutik kanpo geratutakoa batzera dator orain liburu interaktiboa.

 

Filmak ere jarraitzen dio bere bideari: Hego Amerika, Europa eta Australiako zinemaldietarako hautatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!