Merezitako garaipena Athleticen aurka

Anboto 2013ko urt. 22a, 12:44
Durangoko Kulturalak Athletic garaitu zuen Kadeteen Euskal Ligako 18. jardunaldian. Durangarrek hiru eta huts irabazi zuten Tabiran, partidu osoan zehar aurkarien gainetik egonda.

Durangoko Kulturalak Athletic garaitu zuen Kadeteen Euskal Ligako 18. jardunaldian. Durangarrek hiru eta huts irabazi zuten Tabiran, partidu osoan zehar aurkarien gainetik egonda.

 

Athleticek ordura arte ez zuen partidurik galdu eta sailkapeneko liderra da 45 punturekin. Durangoko Kulturala aldiz, bostgarren postuan dago sailkatuta 32 punturekin.

 

Partidua hasi orduko durangarrek presio handia eragin zuten eta Athleticek ezin zuen bere jokoa aurrera eraman. Partiduaren lehenengo erdian Kulturalek aukera onak izan zituen markagailuan aurreratzeko baina ez zuen asmatu. Bigarren zatian aldiz, presioarekin jarraitu zuen eta lanarekin gustura zeuden. Lehenengo gola 52. minutuan egin zuen Asierrek. Aurkariek orduan kontraerasoari ekin nahi izan zioten baina Kulturalak aurre egin zien. Moyak sartu zuen bi eta hutsekoa, Ferren erdiraketa on bat aprobetxatuz eta hirugarrena Hermosok egin zuen.

 

Hurrengo jardunaldian, urtarrilaren 27an, Durangoko Kulturalak Ariznabarra talde gasteiztarra izango du aurkari, sailkapen taulan azken aurrekoa dena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!