Aktorerik onenaren saria jaso du Eneko Sagardoyk

Anboto 2013ko urt. 21a, 14:31
Euskal zinemari buruzko \'www.cinevasco.com\' helbidean daukaten aktore profesionalen zerrendatik bisita gehien dauzkaten bost aktoreak ziren I. Euskal Bobina lehiaketako aktore onenaren saria jasotzeko hautagaiak

Euskal zinemari buruzko \'www.cinevasco.com\' helbidean daukaten aktore profesionalen zerrendatik bisita gehien dauzkaten bost aktoreak ziren I. Euskal Bobina lehiaketako aktore onenaren saria jasotzeko hautagaiak. Eneko Sagardoy durangarrak jaso zuen zinezaleen bozka gehien, eta Bilboko ekitaldian jaso zuen 19 urteko aktoreak saria.

 

Sariagaz "oso gustora" dago antzerkira Durangoko Karrika taldearen bitartez hurreratu zen eta iaztik ETBko Goenkale saioan lanean diharduen Sagardoy: "Lanean jarraitzeko indarra ematen dizute honelakoek". Bere lana gustoko duten zinezale eta lagun askoren bozka jaso zuen Eneko Sagardoy-k \'cinevasco.com\' webguneak antolaturiko Euskal Bobinak lehiaketan sari hau jasotzeko, eta oso eskertuta agertu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!