Otsailean hasiko dira historiari buruzko ikastaroak

Anboto 2013ko urt. 21a, 12:05
Urtarrilaren 22an zabalduko dute Durangoko Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duten Humanitates izeneko ikastaroetan izena emateko epea. Izan ere, otsailean hasiko dira ikastaroak

Urtarrilaren 22an zabalduko dute Durangoko Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duten Humanitates izeneko ikastaroetan izena emateko epea. Izan ere, otsailean hasiko dira ikastaroak.

 

 

Artearen, filosofiaren, musikaren eta munduko historiaren inguruko ikastaroak hasiko dira otsailean: aurreko edizioen jarraipena izango dira ikastaro horiek. Apirilean bestalde, beste hiru ikastaro hasiko dira: Artearen historia eta Munduaren historia hastapenak, eta Euskal Herriko literaturaren historia.

 

Durangoko Arte eta Historia Museoan eta Kurutzesantu Museoan egingo dituzte ikastaroen saioak, 19:00etan hasita, guztiak. Ikastaroen egutegiak zein informazio zabalagoa, \'www.durango-udala.net\' helbidean dago eskura. Otsailaren 14an, 21ean eta 28an, eta martxoaren 7an, esaterako, Ander Berrojalbiz durangarrak eskainiko ditu biolinari buruzko saioak.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!